Ekonomia -

Lehian aritzeko

Noain berriak 'low cost' hegaldien alde apustu egingo du

Aireportu berria bihar jarriko dute martxan eta bidaiari kopuru bikoitza hartzeko gaitasuna du. Guztira, urtean 1,1 milioi bidaiari jasoko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terminal berriak bidaiari gehiago hartzeko gaitasuna izango du eta urtean 1,1 milioi jaso ahal izango ditu. Horrez gain, aparkamendu publikoa eta aireontzientzako aparkalekua zabaldu dituzte. Gainera, tenperatura edo hezetasun baldintza txarrak izan arren, boeing 727 bezalako hegazkinak arazorik gabe aritzeko pista handitu egin dute.

Jose Blanco ministroa eta Miguel Sanz Nafarroako presidentea izan dira inaugurazio ekitaldian. Blancok azaldu du Noainek isolamendu akustikoa duela eta aireportuko tasak gehien jaitsiko dituenetakoa izango dela esan du, % 14. Gainera, aireko nabigazioa bi urtetan % 15 jaitsiko dutela adierazi du.

Jose Blancoren aburuz, lehiakortasuna areagotzeko modua da eta Nafarroa beste garraio azpiegitura batzuekin lotzen dela gogorarazi du. Horien artean dira abiadura handiko trena, Noainen eta Tudelan izango diren bi terminal logistikoak, Garraioaren Hiria Adifen egiturekin lotzeko, eta Iruña-Jaca autobidea.

Miguel Sanz presidentearen iritziz, berriz, "oso egokia izango litzateke tarifak malguak izatea, horrela, beste aireportua batzuekin lehian aritu ahal izateko".

Gainera, "emaitza ekonomikoak eta jasangarriagoak izateko, Nafarroako Gobernuak aireportuaren kudeaketan parte hartzea oso komenigarria izango litzateke", presidentearen iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea