Ekonomia -
Langabetuak
'Laguntzak galdu behar dituztenean hasten dira lana bilatzen"
Santiago Herreroren hitzetan, langabeziaren gehiegizko babesak enpleguaren sustapena murrizten du.
Erredakzioa
Santiago Herrero Andaluziako patronaleko presidentearen eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentziarako hautagaiaren arabera, langabeziaren gehiegizko babesak enpleguaren sustapena murrizten du, eta "frogatua dago" langabezia-babesa jasotzen dutenek laguntza hori galdu baino bi hilabete lehenago soilik hasten direla lana bilatzen.
Enplegu politika aktiboen harira, Herrerok esan du, lana bilatzen hasi behar dela enplegua galtzen den unean bertan.
Era berean, lana galtzearen arrazoia ezagutzeko langabetuaren egoera pertsonala aztertu behar dela esan du; izan ere, heziketa edo "jarrera" eza den zehaztu behar da, bestela, langabezia egoera egonkor bat bilakatuko da.
Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak enpresa buruekin larunbatean izango duen bileraren harira, Herrerok esan du Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren bitartez bilera hori antolatu ez izana, elkartearen "ospe-galtzearen" adierazlea dela.