Ekonomia -
Finantza krisia
Espainiako Bankuak gardentasun gehiago eskatu du konfiantza sortzeko
Helburua "sistema sendoa dela" erakustea da. Gainera, informazio gehigarria eskatuko dio finantza sektoreari, batez ere higiezinen alorrarekin erlazionatutako guztia.
Erredakzioa
Javier Ariztegui Espainiako Bankuko gobernadoreordearen esanetan, Espainiako finantza-sistemak "egindako aurrerapausoak finkatu" eta "sistemaren sendotasuna erakusteko tresna nagusi gisa" gardentasuna erabiltzen jarraitu behar duela adierazi du.
Entitateek "komunikazio ahalegina egiten jarraitu behar dute", gaineratu du.
Arizteguiren arabera, Espainiako Bankuak informazio gehigarria eskatuko dio finantza-sektoreari urteko emaitzen inguruan eta hiru hilabetean behin analistentzat ateratzen dituzten aurrerapenen inguruan, higiezinen sektoreari lotutakoa bereziki, entitate guztiei irizpide homogeneoak jarrita. Informazioa martxoaren amaierarako prest izan beharko dute.
Agintariaren iritzian, "bankuen aktiboa onbideratzen jarraitu behar da eta egiten denaren berri eman", eta higiezinak adjudikatzeak eragin dituen galerak aitortzea eta higiezinen karteraren eta kudeatzearen inguruan informatzea oso-oso inportanteak direla esan du.
Edonola ere, Espainiako finantza-sektorea sendoa dela azpimarratu du Arizteguik, eta estresa aztertzeko egindako probak ariketa "fidagarria" izan direla gaineratu du.