Ekonomia -
Merkatuak kolokan
Ibex indizeak % 1,8 galdu du, eta % 7 behera egin du astean
Ondorioz, aste osoan % 7ko beherakada izan du indizeak, maiatzetik izan duen beherakadarik handiena, izan ere, orduan % 14 egin zuen behera Grezia erreskatatu ostean.
Erredakzioa
Madrilgo burtsak % 1,8 behera egin du gaurko saioan, ondorioz, Ibex 35 indizea 9.547,2 puntutan kokatu da, iragan uztailetik mailarik baxuena. Portugalek erreskate bat jasotzeko aukerak eta arrisku-sarien maximo historiko berriak zalantzak areagotu ditu merkatuan.
Ondorioz, aste osoan % 7ko beherakada izan du indizeak, maiatzetik izan duen beherakadarik handiena, izan ere, orduan % 14 egin zuen behera Grezia erreskatatu ostean.
Ibex indizeak beherakada moderatu du saioaren itxieran, izan ere, % 2ko galera gainditu du egun guztian eta 9.400 puntutan izan da.
Portugalek erreskate bat onar dezan euroguneak eta EBZk egindako presioak markatu du jardunaldia, eta baita Irlandak ere. Hala ere, Portugaleko eta Espainiako egonkortasunari buruz goizean botatako mezuek merkatuak lasaitzea lortu dute.