Ekonomia -

Enpresariekin bildu da

Zapaterok erreformak 'bizkortzeko' hitza eman die enpresariei

Presidenteak 37 enpresa handienen ordezkariekin bilera berri bat egingo du bi-hiru hilabeteko epean "hartutako konpromisoak errepasatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Gobernuak erreformak aurrera eramateko eta sendotze fiskalarekin irmo betetzeko hitza eman die enpresariei. Azken hauek, bitartean, inbertsioa bultzatu eta konfiantza eta enpleguari laguntzeko erreforma guztiak indarrean jarriko dituztela ziurtatu dute.

Adierazpen hauek Espainiako 37 enpresa garrantzitsuenen ordezkariekin izandako bileraren osteko prentsaurrekoan egin ditu presidenteak. Zapatero enpresariekiko "esker ona" eta "poztasuna" agertu ditu, izan ere, bilera "aurrerapausu handia" izan omen da konfiantza sortzeko orduan. "Gaur konfiantza sendotu dugu" azaldu du Zapaterok.

Presidenteak jakinarazi duenez, enpresa handienen ordezkariekin beste bilera bat izango du bi-hiru hilabeteko "arrazoizko denbora epean" gaur hartutako konpromisoak errepasatzeko: ausardia, ahaleginak batzeko borondatea eta konfidantza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea