Ekonomia -

Europako Batzordea

Espainiaren defizita % 6tik gorakoa izango da 2011n, EBren arabera

Bere aurreikuspenean agertzen denez, Espainiak ezin izango du bete defizita BPGren % 6ra murrizteko konpromisoa. Europar Batasuneko susperraldi ekonomikoa mantsotu egingo dela ere aurreikusi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak ezin izango du bete 2011n defizita BPGren % 6ra murrizteko konpromisoa, Gobernuak aurreikusitakoa baino txikiagoa izango baita hazkunde ekonomikoa, Europako Batzordeak gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

Europako Batzordearen udazkeneko txostenak dio Estatuaren defizit publikoa BPGren % 6,4an kokatuko dela 2011n, Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 0,7koa izango delako soilik, Gobernuak aurreikusitako % 1,3ko hazkundea baino dezente txikiagoa.

Susperraldia mantsotu egingo da

Europar Batasuneko susperraldi ekonomikoa mantsotu egingo da datozen hilabeteetan neurri fiskalen ondorioz. Izan ere, jarduera ekonomikoa motelduko da 2010 eta 2011 amaiera aldera, baina suspertzen hasiko da 2012an.

Europako Batzordeak uste du Euroguneko ekonomiaren hazkundea % 1,5ekoa izango dela eta Europar Batasunean % 1,7koa. Aurten, berriz, hazkundeak handiagoak izan dira, % 1,7koa eta % 1,8koa hurrenez hurren.

Herrialdeka, Alemaniako BPG % 2,2 haziko da (2010ean % 3,7) eta Frantziako eta Italiako ekonomiek aurtengo hazkunde berbera izango dute, % 1,6koa eta % 1,1ekoa hain zuzen ere.

Britainia Handiak, aldiz, ez du joera berdina izango eta aurten baino gehiago haziko da datorren urtean, % 1,8 aurten, % 2,2 datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea