Ekonomia -

Haize errotak

Gamesak kontratu berria itxi du Brasilen, bigarrena bi hilabeteetan

Orotara 21 haize errota egingo ditu Gamesak Brasileko enpresarentzat, datorren urteko seihilekoan. Oraingoan, Inveravante korporazioarekin egindako kontratua da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesak kontratu berria itxi du Brasilen, bigarrena bi hilabeteetan. Ceara estatuko Dunas de Paracuru parke eolikoan haize errota berriak jarriko ditu euskal enpresak, 42 megawatteko indarrekoak.

Orotara 21 haize errota egingo ditu Gamesak Brasileko enpresarentzat, datorren urteko seihilekoan. Oraingoan, Inveravante korporazioarekin egindako kontratua da. "Datozen urteetan, Gamesaren hazkundea Brasilgo merkatuari lotuta egongo da", gaur Edgar Corronchano zuzendariak ohar batean azaldu duenez. Orain bi hilabete, beste 129 haize errotako bigarren hitzarmen bat adostu zuen Gamesak Brasilekin. Iberdrolak bultzatuko dituen bederatzi parke eolikotan eraikiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea