Ekonomia -
Gobernuaren kontrolerako saioa
EAJk 'argitasuna' exijitu du Loiuko aireportua handitzeko proiektuan
Bere aldetik, Jose Blanco Sustapen ministroak ziurtatu du eutsi egiten diotela Bilboko aireportua handitzeko proiektuari, baina "epeak" aldatuko direla ohartarazi du.
Erredakzioa
Jose Ramon Beloki EAJko Espainiako Kongresuan duen diputatuak "argitasuna" eta "zehaztasuna" eskatu dio gaur Jose Blanco Sustapen ministroari Loiuko (Bilbo) aireportua handitzeko proiektuaren inguruan. Izan ere, proiektuak gutxienez bost urteko atzerapena izango du.
Gobernuaren kontrolerako saioan, diputatu jeltzaleak gogorarazi du Magdalena Alvarez Sustapen ministro ohiak 80 milioi euroko inbertsioa iragarri zuela Bilboko aireportua handitzeko, eta proiektua 2014 urterako amaituko zutela.
Hori dela eta, Belikik aurreratu du "zorrotz" arituko direla "gurekin adostutakoa eta zuek iragarritakoa" bete dadin.
Blancok eutsi egin dio konpromisoari
Erantzuteko txandan, Jose Blancok ziurtatu du eutsi egiten diola aireportua handitzeko konpromisoari. Bere esanetan, inbertsioak "iragarritakoak" izango dira, baina epeak aldatu egingo dira.
Izan ere, Sustapen ministroak azaldu du proiektua "berriz antolatzen" ari direla, "egutegiari hitzekin erantzun ahal izateko".