Ekonomia -

Prezioen igoerak

Gasolinaren prezioa, 1,2 eurotik gora

Konstituzioko zubiaren ateetan gasolinaren prezioa igo egin dute, eta 2008tik izan ez duen mailara iritsi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konstituzioko zubia iristeko egun gutxi falta direnean, gasolinaren prezioa 1,2 eurotik gora jarri da; 2008ko uztailaren amaieratik ez du maila hori izan.

Azkeneko astean gasolinaren prezioa % 1,4 igotzearen ondorioz 1,207 eurotan ezarri dute,&' || 'nbsp; Europar Batasunaren Petrolio Buletineko datuen arabera.

Gasolioak, berriz, 1,129 euroko prezioa du gaur egun; 2010ean batez beste izan duen bigarren prezio garestiena da.

Prezio gorakada hori Europan erreferentzia den Brent upelaren prezioa garestitzearekin batera izan da, horren kotizazioa 83,65 dolarretik 87,27ra igo baita azken aste honetan. Aurten, gasolina % 10, 8 garestitu da, eta gasolioa % 14,4.

Espainian zergak gaineratu aurretik erregaiek dituzten prezioak Europar Batasunean baino garestiagoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea