Ekonomia -

Azaroko datuak

Langabeziak gora egin du, baina azken 12 urteetan baino gutxiago

- 24.318 pertsona geratu ziren lan barik Espainian, eta horrenbestez, guztira 4.110.294 daude lan bila.

- Euskadin 706 pertsona geratu dira langabezian, eta 427 Nafarroan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoetan erroldatutako langabezia-tasa % 0,6 hazi zen azaroan, hots, 24.318 pertsona geratu ziren lan barik. Laugarren hilabete jarraia izan da langabeziak gora egin duela.

Horrenbestez, orotara 4.110.294 pertsona daude lan gabe Espainian dagoeneko.

Lan eta Immigrazio Ministerioaren datuen arabera, 1998tik azaro batean jazotako hazkunde txikiena da. Horrenbestez, Mari Luz Rodriguez Enpleguko Estatu idazkariak txalotu du lan merkatua "normaltzen" ari dela.

Nolanahi ere, urtebetean % 6,24 handitu da langabezia, hots, 241.348 pertsona geratu dira lan gabe.

Euskadiko datuak

Euskal Autonomia Erkidegoan, langabeen kopurua 706 pertsonatan igo zen azaroan (% +706), eta ondorioz, guztira 133.051 daude lan barik.

Iazko azaroko datuekin alderatuta, langabezia-tasa % 4,39 igo da, hots, 5.597 langabe gehiago.

Nafarroako datuak

Foru Erkidegoan, 427 pertsonak galdu zuten lanpostua joan den hilabetean, eta dagoeneko 42.463 daude lan bila, hots, urrian baino % 1,02 gehiago.

Iazko azaroarekin konparatuta, langabezia % 8,19 igo da, 3.214 pertsona gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea