Ekonomia -

Lan-osasuna

Q sukarraren beste agerraldi bat baieztatu dute Bilboko TMB lantegian

Hiru kasu baieztatu dituzte, eta beste kasu bat egiaztatzeko dago. Bitartean, agintariek ikertzen jarraitzen dute.

La planta de TMB de Bilbao. Imagen de archivo: EiTB
La planta de TMB de Bilbao. Imagen de archivo: EiTB
La planta de TMB de Bilbao. Imagen de archivo: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak agiri baten bidez jakitera eman duenez, Q sukarraren beste agerraldi bat antzeman dela jakinarazi die OSALANek Bizkaiko Osasun Publikoko Epidemiologia Atalari, Garbikerri, UTE-TMB Arraizko Zuzendaritzari, IMQ-Prebentzioari eta Enpresa Batzordeari, horretarako deitu duen bileran.

Zehatzago esateko, hiru kasu baieztatu dituzte, eta beste bat egiaztatzeko dago. Baieztapen hori ez dator bat Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak orain dela bi aste esandakoarekin, sindikatu abertzalearen esanetan, IMQ-Prebentzioak egindako ingurumen-azterketak Q sukarra eragiten duen bakterioaren presentzia baztertu zutela adierazi baitzuen orduan.

Enpresa-batzordeak bere desadostasuna agertu zuen lehen unetik neurketak egiteko moduarekin, “emaitza nahita aldatzeko aukera ematen baitzuen”. Osalanen hitzetan, “neurketak ez dira erabakigarriak Q sukarraren agerraldia egiaztatzeko”.

“Propaganda politikoa UTE-TMB Arraizko langileen osasunaren gainetik ez jartzeko” eskatu die ELAk Aldundiari, Garbikerri eta Valorizari, eta horretan duten “erantzukizuna” behar bezala onartzeko.

Bilera, maiatzaren 17an

Osalanen eta Osakidetzaren arabera, ikertzen jarraituko dute. Hortaz, bilerara joandakoek etengabeko jarraipena egitea erabaki dute, eta beste bilera bat egiteko hitzordua jarri dute maiatzaren 17rako. Ordurako, aztertzeko datu gehiago izatea espero dute, eta aurrerantzean agerraldi gehiago ez izateko prebentzio-neurriak erabaki ahal izango dituzte.

Enpresa-batzordeak lantokian, Osakidetzarekin batera, hitzaldia emateko eskatu dio Osalani, langileei argibideak emateko. Ontzat hartu dute proposamena, baina hitzaldiaren eguna zehaztu beharko dute.

Gainera, oraingo kasuak lanbide-gaixotasun gisa onartzeko eskatuko dio ELAk Asepeyo mutualitateari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo ELA Lana Ekonomia Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak