Ekonomia -
Aire-kontralatzailerik gabe
Espainiako aire eremua itxita dago, Andaluzian izan ezik
2.000 bat hegaldiri eta 330.000 lagun baino gehiagori eragin die protestak, izan ere, Konstituzioko Zubia dela eta oporrak igarotzeko prest ziren milaka lagun.
Erredakzioa
Espainiako aire-espazioa itxita dago, Andaluzian izan ezik, aire-kontrolatzaileek euren lanpostuak utzi ostean, AENAko iturriek jakitera eman dutenez.
Iturri berdinen arabera, 2.000 bat hegaldiri eta 250.000 laguni eragin die protestak, izan ere, Konstituzioko Zubia dela eta oporrak igarotzeko prest ziren milaka lagun.
Hasiera batean Barajaseko aireportua itxi dute; hegazkinak ez ziren ez aireratzen ez lurreratzen aire-kontrolatzaileek lanpostua utzi dutelako.
AENAk Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, Madrilgo aireko espazioa itxi dute lehen, Palmako, Eivissako, Menorcako eta Galiziako aireportuetako aireko espazioekin batera.
Aire-kontrolatzaile asko ados jarri dira lanpostua uzteko; lanean jarraitzeko arazo fisikoak dituztela argudiatu dute.
AENAk 902 404 704 telefonoa jarri du kaltetuen eskura.
Autobusak atera dira
Barajaseko aireportuko megafoniak bidaiariei jakinarazi dienez, zerbitzua berriz martxan noiz jarriko den ez dakite, izan ere, "aire-kontrolatzaileen borondatearen menpe dago hori". Horregatik konpainiak autobusak pleitatzen hasi dira bidaiariak hoteletara edo euren hegaldien helmugetara errepidetik eramateko.
Bien bitartean, Lisboara eta Bartzelonara lehen autobusak abiatu dira, Air Europa konpainiak pleitatu ostean. Beste autobus batzuk bidaiariak hoteletara eramaten hasi dira.
Horren ondorioz, terminaletan diren lagunen kopuruak behera egin du, baina bidaiarien ilara luzeak dira oraindik konpainien mahaien aurrean, beste txartel bat lortzeko edo txartelen dirua bueltatzea eskatzeko.
Renfe
Bestalde, Renfe Espainiako hiri nagusien arteko loturak indartzen ari da gauean eta ohi baino 2.000 txartel gehiago salgai jarriko ditu bidaiatzeko.
Konpainiak gaur komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, Sustapen Ministerioak eskatuta abiadura handiko zerbitzuak eta distantzia luzekoak indartuko ditu larunbat honetan Renfek.
Momentuz, Madril-Bartzelona, Madril-Valentzia-Murtzia eta Madril-Andaluzia korridoreak indartzea aurrikusita dute.