Ekonomia -

Gatazka aireportuetan

Loiu normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka

Aireportua ez da gaur goizera arte normaltasun osoz arituko, orduan aterako baitira Iberia eta Spanair konpainiek bertan behera utzitako hegaldiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mallorkara zihoan Air Berlin konpainiaren hegaldia izan da Loiutik bidaiariekin atera den lehena, Sustapen ministerioak aire-eremua zabaldu duenetik.

Bidaiarien lehen hegaldi hori atzo 17:20ak aldera atera zen Gobernua eta aire-kontrolatzaileen arteko gatazka amaitu eta gero. Krisiak 24 ordu iraun ditu. 16:45etan Air Europako hegazkin bat atera zen Madrilera bidean baina bidaiaririk gabe.

Kontrolatzaileen grebak Loiura iritsi edo bertatik atera behar ziren 72 hegaldi bertan behera uztea eragin zuen. Iberia, Air Nostrum eta Vueling konpainiek gaur arte ez dutela hegaldirik aterako baieztatu dute.

Beraz, gaur, igandera arte egoerak ez du nabarmen hobera egingo.

Forondako aireportuan, bestalde, 11 hegaldi bertan behera utzi zituzten eta Hondabirrian, sei.

AENAren informazio zerbitzua: 902 404 704

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea