Ekonomia -

Aire-eremua itxita egon ostean

Normaltasuna nagusi, euskal aireportuetan

-Loiu: 71 hegaldi, bat bertan behera, eta atzerapenak hirutan.
-Hondarribia: hegaldi bana Madrilera eta Bartzelonara.
-Forondan eta Noainen: Madrilerako hegaldi bana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-eremua hamazortzi orduz itxita egon ostean, normaltasuna itzuli zen atzo euskal aireportuetara eta betiko martxan egin zuten lan.

Bilboko aireportua irten ezin izan diren hegaldiak berreskuratu zituzten, AENAk jakinarazi zuenez. Arratsaldeko zortzietako datuen arabera, aurreikusitako 98 hegaldietako 71 atera ziren. Gainerako hegaldiak hurrengo orduetan irten ziren. Pariserako 07:10etako hegaldia bertan behera geratu zen, eta beste hiru bi orduko atzerapenarekin lurreratu ziren. Hain zuzen, Kanarietako, Lanzaroteko eta Kairoko hegaldiak.

AENAren arabera, 08:25ean lurreratu zen Mallorcatik zetorren lehen hegaldia, eta jarraian, Madriletik ateratakoa. Larunbatean aire-eremua ireki ostean, 23:30ak aldera heldu ziren Bizkaiko aireportura Frankfurtetik eta Lisboatik abiatu ziren lehen hegazkinak.

Horrez gain, Bartzelona eta Madril helmuga zituzten bi hegazkin atera ziren eguerdian Hondarribitik. Iruñeko Noain aireportutik ere, Madrilerako hegaldi bat baino ez zegoen eta arazo barik, aireratu zen.

Azkenik, Madrilerako hegazkin bat irten zen bart Gasteizko Forondako aireportutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea