Ekonomia -

380 plaza

Eusko Jaurlaritzak 80 plaza gehiago atera ditu Ertzaintzaren 27. promoziorako

Prestakuntza urrian hasiko dute Arkautiko Polizia Ikastegian.

Arkautiko polizia ikastegia. Argazkia: ETB.
Hainbat ertzain prestakuntza jasotzen Arkautiko polizia ikastegian.
Arkautiko polizia ikastegia. Argazkia: ETB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lan-eskaintza publikoko 80 plaza gehiago atera berri ditu Ertzaintzaren 27. Promoziorako, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarekin batera jakinarazi duenez. Guztira, 380 plaza atera dituzte.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentea izateko deialdia abenduaren 15ean argitaratu zen. Guztira, 300 plaza atera zituzten orduan.

Deialdian plaza gehiago ateratzeko aukera jasotzen zen, eta Segurtasun Sailak beste 80 plaza ateratzea erabaki du, probak egiten aritu diren bitartean izan diren bajei eta erretiroei aurre egiteko.

Orain baino lehen ere handitu dute inoiz plaza kopurua; izan ere, aurreko promozio batzuetan ere gertatu izan da. 26. promozioan, esaterako, 50 plaza gehiago atera zituzten (250 plaza iragarri zituzten hasieran eta 300era igo zuten ondoren kopurua).

Prestakuntza urrian hasiko dute Arkautiko Polizia Ikastegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak