Ekonomia -

Europako bonuak

Krisiari aurre egiteko neurri berriak atzera bota ditu Alemaniak

Euroguneko bonuen salmentaren eta 750.000 milioi euroko diru-poltsa handitzearen aurka agertu da Angela Merkel.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko zorraren krisiari aurre egiteko eta euroaren egonkortasuna lortzeko Europar Batasunak proposatutako neurri berriei ezetz esan die Alemaniak.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Euroguneko bonuen salmentaren aurka agertu da. Era berean, ez du onartu 750.000 milioi euroko diru-poltsa handitzearen proposamena; diru hori arazo ekonomikoetan dauden Euroguneko herriei laguntzeko da.

Jean-Claude Juncker Luxenburgoko lehen ministroak eta Euroguneko presidenteak zorraren krisia gelditzeko Euroguneko bonuen salmenta proposatu zuen ''Financial Times'' egunkarian.

Espainiako neurrien azterketa

Euroguneko Finantza ministroak "hunkituta" gelditu dira Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroaren azalpenak entzun ostean. Joan den astean Espainiako Gobernuak onartutako neurriak aurkeztu ditu Bruselan Salgadok.

Jean-Claude Junckerren hitzetan, nahikoak izango dira neurri horiek Espainiako defizita murrizteko eta merkatuak baretzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea