Ekonomia -

Akordioa

Alfako langileek bertan behera utzi dute greba, akordioa lortu ostean

Enpresa batzordeak ohar batean jakinarazi duenez, 70 lanpostuak mantentzea adostu dute administrazio konkurtsalarekin.

Alfako langileen manifestazio bateko artxiboko argazkia. EiTB
Alfako langileen manifestazio bateko artxiboko argazkia. EiTB
Alfako langileen manifestazio bateko artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grupo Alfa enpresako langileek bertan behera utzi dute orain dela ia sei hilabete abiatutako greba. 70 lanpostuak mantetzeko hitzarmena adostu dute administrazio konkurtsalarekin.

Batzordearen arabera, "172 egun lanpostuengatik eta Eibarren jarduerari eusteko lanean aritu ostean, akordio garrantzitsua lortu" dute.

"Kalte-ordainak asko hobetzea" erdietsi dutela azaldu dute langileen ordezkariek. Horrez gain, "beharginek konpentsazioa jasoko dute, enpresak greba eskubidea urratu dutelako", azaldu dute. Inbertsoreak 70 lanpostuak mantentzea eskaini du, "Alfaren baldintza berdinetan".

Enpresa batzordeak azpimarratu duenez, "kalitatezko lana mantentzea lortu dute, enpresaren jarrera zigortu eta Alfako langileen greba eskubdiearen urraketa onartzeaz gain".

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, EAJk eta PSEk prozesuan erakutsitako "jarrera lotsagarria" kritikatu dute. Halaber, "grebalariek izandako duintasuna eta borrokatzeko gogoa" goraipatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar bideoak Grebak Lana albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa