Ekonomia -

Iruzur fiskala

923 milioitik gorako iruzurra aurkitu du Bizkaiak legealdi honetan

2010. urtean 281 milioitik gorako iruzurra atzeman dute, eta 10 espediente bidali dituzte delitu fiskalengatik. Azken 10 hilabetetan 700.000 ekimen baino gehiago egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasun Sailak 923 milioitik gorako iruzurra aurkitu du legealdi honetan (2007ko uztailetik 2010eko urrira bitartean). Orotara, 61 espediente bidali dizkio Fiskaltzari, delitu fiskalagatik, Jose Maria Iruarrizaga diputatuak azaldutakoaren arabera.

2010. urtean 281 milioitik gorako iruzurra atzeman dute, eta 10 espediente bidali dituzte delitu fiskalengatik. Iruarrizagak adierazi duenez, azken 10 hilabetetan 700.000 ekimen baino gehiago egin dituzte.

Ogasuna eta Finantzen foru diputatuak, Jose Maria Iruarrizagak, beronek eskatuz egin du agerraldia Batzar Nagusietako Ogasuneko Batzordean, batetik, 2010 ekitaldian eta legealdian zehar haren Sailak zerga-iruzurraren aurkako ekimenetan burutu izandako zereginaren balantzearen kontua emateko eta, bestetik, arlo horretan eraginkortasuna handitzeko martxan jartzen ari diren neurri eta jarduketez informatzeko.

Iruarrizagak gogoratu du, arlo honetan eraginkortasuna hobetze aldera, 2009ko ekainaren 9an sortu zela Bizkaiko Foru Aldundiko Iruzurraren aurka Borrokatzeko Batzordea, funtzionamendurako arauak ezarriz.

Zentzu honetan, Iruarrizagak ''Iruzurra geldiarazten dugu'' sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea