Ekonomia -

Turismoaren Munduko Erakundea

Donostia 'munduko turismoaren hiriburua' izango da aste honetan

Turismoaren Munduko Erakundearen Kontseilu Exekutiboak bere 108. bilera egingo du. 45 herrialdetako 200 agintari baino gehiago Donostian bilduko dira, besteak beste, 18 ministro eta 16 enbaxadore.

Donostia. Artxiboko argazkia: Jose Luis Imaz
Donostia. Artxiboko argazkia: Jose Luis Imaz
Donostia. Artxiboko argazkia: Jose Luis Imaz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia “munduko turismoaren hiriburua” izango da aste honetan; izan ere, Turismoaren Munduko Erakundearen Kontseilu Exekutiboak bere 108. bilera egingo du Gipuzkoako hiriburuan. 45 herrialdetako 200 agintari baino gehiago bilduko dira, besteak beste, 18 ministro eta 16 enbaxadore.

“Nazioarteko ekitaldi garrantzitsua” aurkezteko prentsaurrekoa eman dute gaur Alfredo Retortillo Turismo sailburuak eta Harkaitz Millan Basquetour agentziako zuzendariak.

“Donostia munduko turismoaren hiriburua izango da egunetan”, ziurtatu du Retortillok. Sailburuaren ahotan, foro garrantzitsu horretan “turismo politiken epe ertain eta luzerako ildo estrategikoak erabakitzen dira”.

Turismoaren Munduko Erakundea 1974an sortu zuten. Turismo arduratsu eta jasangarria bultzatzeko eginkizuna duen Nazio Batuen Erakundeko organismoa da. Hiru gobernu organo ditu: Batzar Nagusia (158 herrialde); Kontseilu Exekutiboa eta Idazkaritza Nagusia.

Espainia erakundearen egoitza iraunkorra da, eta horregatik, Kontseilu Exekutiboan ordezkari iraunkorra izateaz gain, bileren egoitzak erabakitzeko orduan esku hartzen du. Urtero bi aldiz biltzen da. Azken batzarrak Txinan, Kroazian eta Egipton egin ditu, eta hurrengoa Donostian.

Retortillo: "Donostia munduko turismoaren hiriburua izango da egunetan"

Donostia goi-bilera hartzeko aukeratu izana eskertu dio Retortillok Estatuko Turismo Idazkaritzari, Euskadi “munduko erakusleihoan” kokatzeko “aukera bikaina” delako.

Zurab Pololikashvili georgiarra, Turismoaren Munduko Erakundeko idazkari nagusi berria, Donostian izango da. 2018ko urtarrilaren 1ean izendatu zuten. Horregatik, izendapen gehiago izango dira aste honetako bileran, eta programa zehatzei aurrekontua emango zaie.

Harkaitz Millan Basquetour Eusko Jaurlaritzako Turismo Agentziaren zuzendariak azaldu duenez, ekitaldia asteazkenean hasiko da. Harrera bat egingo dute gau aldera Tabakaleran.

Hala ere, inaugurazio ofiziala ostegunean izango da, lehen orduan, Kursaal Jauregian. Ondoren, bi egunetan zehar lan saioak eta eztabaidak izango dira bertan, “Turismoa eta sektorearen eraldaketa digitala” lelopean.

Ostegunean, Miramar jauregian, beste afari-harrera bat egingo dute. Gainera, Turismoaren Munduko Erakundeak sari gastronomikoak banatuko ditu, besteak beste, Juan Mari Arzak sukaldaria eta Rafael Anson Gastronomia Akademiako presidentea sarituko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Euskal hiriburuak Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Albisteak Donostiako Alde Zaharra