Ekonomia -

Babes Sistema

BBK-k 'bat-egite hotza' eskaini dio Vital Kutxari

Arabako PPk baieztatu du kutxa bizkaitarrak egindako proposamena. Dena den, BBK-k azaldu duenez, "ez dago inolako operaziorik mahai gainean".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-k "bat-egite hotza" eskaini dio Vital Kutxari, Arabako PPk baieztatu duenez. Kutxa arabarra proposamena aztertzen ari da uneotan.

Dena den, BBK-k azaldu duenez, "ez dago inolako operaziorik mahai gainean".

"BBK-k hitz egin du, hitz egiten ari da eta hitz egingo du entitate guztiekin, baina ez da inolako operaziorik mahai gainean", baieztatu dute BBKko iturriek.

Bestalde, orain dela hilabeteak aurrezki-kutxa ezberdinekin itun posibleak aztertzen ari direla esan du Vital Kutxak, eta oraingoz, ez du behin betiko erabakirik hartu, baina elkarrizketak aurrera doaz.

Ohar baten bidez zabaldu dutenez, PPk azaldu du "operazioaren nondik norakoak jakin arte" itxaroten ari dela "horren arabera iritzia emateko".

Gogorarazi duenez, Babes Sistema Instituzionala (BSI) edo "bat-egite hotza" legedian agertzen den aukera bat da; horren bidez, aldeek gaitasun handiagoa izan dezakete finantzen aldetik, autonomia, organo erabakitzaileak eta gizarte ekintzen kudeaketa mantentzen duten bitartean.

PPrentzat, mota horretako operazio baten "ontasunak" ez dira jakinak bat-egitearen zehaztasunak ezagutu arte; haren ustez, horiek izango dira "erakunde bizkaitarrak proposatutako konponbidearen kalitatea" erabakiko dutenak.

Horren ildotik, azpimarratu du orain iritzia ematea "ondorioak azkartzea" dela, oraindik zehaztatzeke baitago erakunde bakoitzaren pisua, gizarte ekintzen gaineko kontrola eta "bat-egitearen" parte hartzaileen finantza-jardueraren irizpideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea