Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Gobernuak herri-zorraren jaulkipen bat egiteko baimena eman dio EAEri
Zorpetzeari jarri dion muga ia 346 milioi eurokoa izan da. Euskadiri eta Extremadurari eman die Espainiako Gobernuak hainbeste zorpetu ahal izateko baimena.
Erredakzioa
Espainiako Ministroen Kontseiluak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzari herri-zorraren jaulkipen bat edo gehiago egiteko eta luzera zorpetu ahal izateko. Zorpetzeari jarri dion muga 345.950.000 milioi eurokoa izan da.
Euskadiri eta Extremadurari eman die Espainiako Gobernuak hainbeste zorpetu ahal izateko baimena.
Gobernu zentraletik jakinarazi dutenez, herri defizitaren kontrol egokia egin dute orain artean bi autonomia erkidegoetako gobernuek eta hortik etorri da besteei baino zorpetze maila handiagoa eman izana.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea