Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
'Operazio ona' bada, BBK eta Vitalen bat-egitea babestuko du PPk
Basagoitiren ustez, "aurrezki kutxak alderdi baten esku ez egoteko eta herrialdeen aniztasuna ordezkatu dezaten orain arte baino askoz gehiago aurreratu behar da".
Erredakzioa
BBK-k atzo Vital Kutxari proposatutako bat-egite hotza "operazio ona" bada, PPk "babestuko du", adierazi du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. Baina "interes jakinen araberako operazioa dela frogatzen bada eta kontu eta hipotekak dituztenak aintzat hartzen ez baditu, ez dugu babestuko", ohartarazi du.
Operazioa "orain dela urte batzuk proposatutako bat-egitea baino hobeto azaldu dute; izan ere, aurrekoa ia derrigorrezkoa zen, Arabako eta Bizkaiko aniztasunari ordezkaritza kentzen zion eta ez zuen bere kutxen benetako garrantzia aintzat hartzen, gainera, Arabako lurraldean istiluak eragitea jomuga zuen".
Oraingoan "beste era batera egin dute, eta badirudi gauzak ondo egin nahi dituztela", azpimarratu du. "Proiektu ekonomikoa serioa egin daiteke, eta horregatik, ez dugu ezetz esaten, baina horrek ez du esan nahi babestuko dugunik", zehaztu du.
Basagoitiren ustez, "aurrezki kutxak alderdi baten esku ez egoteko eta herrialdeen aniztasuna ordezkatu dezaten orain arte baino askoz gehiago aurreratu behar da".