Ekonomia -

2011

Balio erantsi gordina Euskadin haziko da gehien

Industria eta zerbitzuen sektoreak suspertu egingo dira, baina krisiak okerrera egingo du eraikuntzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hispalinkek kalertatutako txosten baten arabera, Nafarroa eta Madrilekin batera, EAEn haziko da gehien balio erantsi gordina (ekoizpenaren balioa), % 1,1 egingo du gora.

EAEko hazkundea Espainiako beste erkidegoetakoa (% 0,6) baino handiagoa izango bada ere, sektoreka euskal ekonomiak gainerako erkidegoetan izango den joera bera izango du.

2011n industria eta zerbitzuen sektorea bere onera itzuliko dira autonomia erkidegoetan, eraikuntzan krisia areagotu egingo den bitartean.

Datorren urtean EAEko hiru lurraldeek balio erantsi gordinaren adierazleak positiboan izango dituzte; izan ere, Espainiako ekonomia batez beste % 0, 6 igotzea espero da, 2010 urtean % 0,5 jaitsi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea