Ekonomia -

Lan-gatazka

Aldundiko garbitzaileek grebari eutsiko diote 'jarrera-aldaketarik ez badago'

Bizkaiko Foru Aldundiko lan-zentroetako garbitzaileek hiru greba-egun deitu dituzte ekainerako, soldatak % 0,3 igotzeari "erabat eskasa" deritzotelako.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko lan-zentroetako garbitzaileek ekainerako deitutako hiru greba-egunekin bat egitera deitu dute ELA, LAB, UGT, ESK eta CC.OO sindikatuek. Gainera, iragarri dutenez, grebari eutsiko diote garbiketa zerbitzua kudeatzen duen enpresak (Garbialdi) eta Aldundiak berak "jarrera aldatzen ez badute".

Ekainaren 28rako, 29rako eta 30erako greba-egunak deitu dituzte sindikatuek. Lehenengo greba egunean, gainera, eserialdia egingo dute Bizkaiko Aldundi Jauregi parean, Bilbon.

Bizkaiko Aldundiko lan-zentroetako garbitzaileek, emakumezkoek gehienbat, joan den abenduaren 5az geroztik daramatzate astero elkarretaratzeak egiten.

Sindikatuek azaldu dutenez, joan den ostegunean azken negoziazio-bilera izan zuten enpresarekin, eta "greba hasteko egun gutxi batzuk geratzen badira ere, Garbialdik ez du proposamen alternatiborik egin". Sindikatuen aburuz, enpresak orain arte proposatutakoa "erabat eskasa" da, eta ez dute "inolaz ere onartuko".

Enpresak langileei proposatu die soldatak % 0,3 igotzea, "eta 2010az geroztik soldatak igo gabe daudenez, horrek lanaldi osoko langile batentzat 0,14 euroko igoera ekarriko luke", sindikatuek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
lan erreforma Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Sindikatuak CCOO sindikatua UGT ESK sindikatuaren azken ordukoa