Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Bi langile larri zauritu dira Orozkon, makina batean harrapatuta gelditu ostean

Arriberriko harrobian gertatu da istripua. Beharginak makina bat konpontzen ari ziren ezbeharra gertatu denean.

Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile larri zauritu dira astearte honetan Bizkaiko Orozko udalerrian, makina batean harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:30ak aldera gertatu da Arriberri harrobian. 54 eta 47 urteko beharginak konpontzen ari ziren makinan harrapatuta gelditu dira.

Bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte: bat, helikopteroz; bigarrena, anbulantzian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia Lana Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zer gertatzen ari da gaur Orozkon? Arratia-Nerbioi