Ekonomia -
Txostena
Euroguneko bankuei kaudimen proba gehiago egitea eskatu du OECDk
Erakundearen ustez, baliteke bankuek "aktibo zalantzagarriak" izatea oraindik.
Erredakzioa
Bankuen osasun-egoera arrisku nagusia da oraindik euroguneko ekonomiaren susperraldiarentzat eta, beraz, kaudimen proba gehiago egin beharra dago, Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD, ingelesez) bere azken txostenean ondorioztatu duenez.
Txostenaren arabera, bankuak indartu egin dira, "baina baliteke oraindik ere aktibo zalantzagarriak izatea eta galerak izaten jarraitzea atzeraldiaren ondorioz".
"Aktiboen balio-galerak handiak dira oraindik, eta zalantza barik beharrezkoa da funts propioak berriz indartzea, kreditu eskaintza egokia bermatzeko", gaineratu du.
OECDren ustez, bankuei mailaka kendu beharko zaie laguntza publikoa, "bankuak berriz kapitalizatzeko operazio gehiago egitea beharrezkoa izan badaiteke ere".