Ekonomia -

Lan hitzarmenak

Adegik, ELAk eta UGTk aurreakordioa adostu dute Gipuzkoako Eraikuntza alorrean

Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen eta bi sindikatuen adostasunaren ondorioz, lan kalitatea hobetuko da eta soldata igoera egongo da.

Argazkia: EITB.
Argazkia: EITB.
Argazkia: EITB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegik, ELAk eta UGTk aurreakordioa adostu dute Gipuzkoako Eraikuntza hitzarmenaren inguruan. Horrela, soldata igoerak adostu dituzte, eta hitzarmena 2021era arte izango da indarrean.

Adegiren arabera, akordio horri esker, kalitatezko lana lortuko da, 2009ko taulak eguneratu egingo dituzte eta soldatak Kontsumorako Prezioen Indizea baino gehiago haziko dira. Halaber, elkarteak azaldu duenez, kategoria altuenen eta baxuenen arteko soldata arrakala murriztuko da.

Are gehiago, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak adierazi du “eredu berritzailea” dela Gipuzkoan egingo diren eraikuntza obra guztietan bermatzeko.

Adegi pozik agertu da aurreakordioa itxi dutelako, eta enpresaburuen konpromisoari eta ardurari esker lortu dutela gaineratu du.

Horren esanetan, eraikuntza sektorea suspertzen ari da, batez ere, obra berriak, berritze lanak eta obra pribatuak areagotu direlako.

ELAren iritzian, aurreakordioa “lorpen handia” da, eta enpresa eta lanpostuetan “luzaroan egindako borrokaren emaitza”.

Sindikatu abertzalearen ordezkarien arabera, maiatzean greba hasteko ultimatumak “behartu” egin du patronala akordioa onartzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa ELA albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Adegi bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa UGT azken ordukoa