Ekonomia -
Behera egiten jarraituko du
Autoen salmentek % 5 eta % 7 bitartean behera egingo dute 201ean
Anfac iragarri duenez, aurtengo datuak eta datorren urtekoak ez dira nahiko Espainiako merkatuak duen ahalmenerako.
Erredakzioa
Auto fabrikatzaile eta saltzaileen erakundea (Anfac) oso kezkaturik dago aurten izandako datuak eta hurrengo urtean izango direnak ez direlako nahiko Espainiako merkatuak duen ahalmenerako.
Ibilgailuak erosteko laguntzak amaitu eta gero, 2011ko urteak eman dezakeenaren aurrean ez dira oso baikorrak; izan ere, hurrengo urtean 900.000 ibilgailutik behera salduko dituzte, aurten baino % 5 eta % 7 gutxiago.
Autoak fabrikatu eta saltzeko katea handia da, enpresa eta lanpostu asko daude tartean.
Automozioaren merkatuak barne produktu gordinaren % 9 hartzen du Espainian, eta horregatik uste dute Gobernuak zerbait egin beharko lukeela merkatu hori berpizteko. 2007ko datuekin, krisialdi ekonomikoan murgildu aurreko urtearekin konparatuta, hurrengo urtean % 17 gutxiago salduko dute.