Ekonomia -
EAEko patronala
Lopez de Gereñu izango da Confebaskeko hurrengo idazkari nagusia
Confebaskek jakitera eman duenez, Jose Guillermo Zubia ordezkatuko du Nuria Lopez de Guereñu sailburu ohiak. Zubia 1995ean heldu zen kargura eta erakundeari loturik jarraituko du.
Erredakzioa
Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuan, Confebask EAEko enpresaburuen elkarteko presidente berria izango da. Jose Guillermo Zubia ordezkatuko du elkarteko idazkari nagusi lanetan.
Dena den, Zubia presidente ondokoa izango da martxoaren 3ra arte.
Gereñu Telekomunikazioen Goi Ingeniaritzan lizentziatua da; Eibarren jaio zen eta EAJko militantea da. Abiadura handiko trenaren Gipuzkoako lanei hasiera eman zien.
Nuria Lopez de Gereñu Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen. Telekomunikazioetan lizentziatua da eta Enpresen Zuzendaritzan Masterra du Negozioen Eskolan (ESIC).
2005eko ekainetik 2009ko maiatzera Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua izan zen. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua izan zen 2003tik 2005era. Seigarren legealdian Gipuzkoako legebiltzarkide izan zen, eta baita Industria Batzordeetako bokala ere. Legebiltzarreko Kontrol Batzordeko presidentea izan zen.
Bestalde, Gereñu Osakidetzan teknikari gisa lanean izan da eta baita Mendaroko ospitaleko Informatika arduradun gisa ere. VICOMTech ikerketa zentroko eta Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoko ikertzailea izan da.