Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Mendia pozik, EAEko erakunde guztiek Aurrekontuak izango dituztelako
Bozeramailearen hitzetan, alderdien arteko ezberdintasun "ideologikoen gainetik", hiru alderdi nagusiek (PSEk, EAJk eta PPk) "erantzukizunez" jokatu dute Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak bere poza azaldu du gaur, datorren urtean EAEko erakunde guztiek (Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek) Aurrekontuak izango dituztelako.
Idoia Mendia bozeramailearen hitzetan, alderdien arteko ezberdintasun "ideologikoen gainetik", hiru alderdi nagusiek (PSEk, EAJk eta PPk) "erantzukizunez" jokatu dute Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko.
"Poztasunez hartu dugu Euskadiko hiru alderdi nagusien arteko ulermen giroa. Erantzukizunez jokatu dute, eta horri esker euskal erakunde guztiek Aurrekontuak izango dituzte datorren urtean. Espainiako beste toki batzuetan ere horrelako jokatuko balute, giro politikoak hobera egingo luke", esan du.