Ekonomia -

Soldatak

Euskadik soldata altuenen kopururik handiena izan zuen 2009an

Goi mailako ikasketak dituztenak dira soldatarik handienak dituztenak. Emakumeek, gazteek eta etorkinek, ordea, batez besteko soldataren azpitik kobratzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiak soldata onenak dituztenei ere eragin die. Horrela, 2006an EAEn soldata onenen portzentaia % 18koa zen, 3 urte geroago, krisiaren ondorioz, % 14koa da.

Hala eta guztiz, Euskadi da soldata altuenen kopururik handiena duen erkidegoa, ondoren, Madril dago. Beste muturrean, berriz, soldata txikinen kopururik handiena Andaluzian dago.

Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, arlo publikoan pribatuan baino soldata handiagoa ordaintzen dira.

Soldata altuenak argi indarra eta gas horniketan, finantza ihardueran, informatika eta hezkuntzan ordaintzen dira. Txikienak, berriz, ostalaritzan, administraritzan eta arte jardueretan.

Soldata handienak dituztenen % 12k behin behineko kontratuak dituzte.

Soldata txikiak kobratzen duten emakumeen kopurua gizonezkoena baino handiagoa da. Batez besteko soldataren azpitik kobratzen dutenen kopuru handiena emakumeek, gazteek eta inmigranteek osatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea