Ekonomia -

Azaroko KPI

Prezioak % 2,3 garestitu dira urtebetean Euskadin

Nafarroan % 2,1 egin dute gora, eta Estatuan % 2,3 batez beste. Hori horrela, KPI laugarren hilabetez jarraian hazi da azaroan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 0,5 hazi zen azaroan Euskadin, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, eta % 2,3 urtetik urtera, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur jakinarazi duenez.

Aurtengo lehen 11 hilabeteetako portzentajeak pilatuta, prezioak % 2,4 garestitu dira dagoeneko.

Lurraldeka, prezioak % 0,6 igo ziren Bizkaian, % 0,5 Araban eta % 0,2 Gipuzkoan.

Nafarroan, KPIk bederatzi hamarren egin zuen gora urriko datuekin konparatuta, eta % 2,1 iazko hilabete berbereko datuen aldean. Guztira, % 2,1 egin du gora aurten portzentajeak.

Estatuko batez besteari dagokionez, inflazioa bost hamarren igo zen joan den hilabetean, eta % 2,3 urte batetik bestera, KPI harmonizatuak % 2,2ko aurrez ikusi bazuen ere.

Hori horrela, KPIk laugarren hilabetez jarraian egin du gora, batik bat arropa sektoreko negu denboraldiak bultzatuta.

INEren datuen arabera, azpiko inflazioa (energiaren sektoreko eta elikagai ez elaboratuetako prezioak kontuan hartzen ez dituena) % 1,2an kokatu zen azaroan, urrian baino hamarren bat gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea