Ekonomia -

Ekitaldi ofiziala

Eibarreko Polo Teknologikoaren lehen harria jarri dute

Patxi Lopez lehendakaria ekitaldian izan da. Egitasmo honek 1.500 pertsonentzako enplegua sortuko du. 2015. urtean irekiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarreko Polo Teknologikoaren lehen harria jarri dute gaur goizean. Patxi Lopez lehendakariak jarri du abian Eibarren 1.500 pertsonentzako enplegua sortuko duen egitasmoa.

Lehendakariarekin batera, EAEko agintari politiko nagusiak elkartu dira ekitaldian, tartean Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Bernabe Unda eta Iñaki Arriola Industria eta Herri-Lan sailburuak, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn eta Miguel de los Toyos Eibarreko alkatea. Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea ere ekitaldian izan da.

Adierazi duenez, Euskadiko "ekoizpen eredu berriaren beste urrats bat izango da". 2015. urtean martxan izango den Teknologia Parkeak energia eta osasun alorretan adituak diren enpresak hartuko ditu, 1.500 lanpostu berri sortuz.

Osasuna, garraioa, energia edo elektronika alorretan puntako ikerketak egingo dira gune berri honetan.

Tekniker-Ik4k bultzatutako proiektu honetan erakunde publiko eta pribatuek parte hartu dute.

Polo Teknologikoari emandako babesa Jaurlaritzak "krisiari eta etorkizunari aurre egiteko duen politikaren isla" dela esan du Patxi Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea