Ekonomia -

Neurri berria

6.262 lagun Eusko Jaurlaritzaren gizarte-laguntza barik geldituko dira

Zabaletaren hitzetan, Jaurlaritzak legea betetzen du enplegu-bulegoetako zerrendetan ez daudenei Oinarrizko Errentaren prestazio ekonomikoa kentzen dienean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak jakinarazi duenez, legea betetzen dute Oinarrizko Errentaren prestazio ekonomikoa 6.262 laguni kentzean; izan ere, guzti horiek ez daude enplegu-bulegoetako zerrendetan, eta laguntza hori jasotzeko beharrezkoa da enplegu-bulegoetako zerrendetan izena ematea. Bizkaiko Foru Aldundiak "arbitrariotzat, diskriminatzailetzat eta desegokitzat" jo du neurria.

Oinarrizko Errentaren prestazio ekonomikoa da, oinarrizko beharrizanak asetzeko behar hainbat diru ez duten pertsonei ematen zaiena.

Agiri batean Lan eta Gizarte Gaietako Sailak azaldu duenez, Oinarrizko Errentaren prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lana bilatzen aritu behar dira, bestela legeak ezarritako zigorra jasoko dute: prestazioa kentzea, alegia.

Bestalde, azken bost urte baino gehiagotan Oinarrizko Errentaren prestazioa jaso dituzten 13.000 lagun lan egiteko libre ote dauden egiaztatuko du Lan eta Gizarte Gaietako Sailak.

EAJ alderdiak "arduragabetzat" jo du 6.200 familia oinarrizko errentaren prestazio ekonomikorik gabe uztea, "informazio truke arrunt batengatik eta berorien benetako egoera ezagutu gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea