Ekonomia -

SEPLAren arabera

Pilotuek akordioa adostu dute Sustapen Ministerioarekin

Gabonen osterako utzi zituzten mobilizazioak bertan behera geldituko direla azaldu dute SEPLA sindikatutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkinetako pilotuek ez dute mobilizazio gehiago deituko, Sustapen Ministerioarekin hitzarmena adostu ondoren. Akordioa gaur bertan sinatu dute Abiazio Zibilarekin (Sustapen Ministerioaren menpeko elkartearekin).

Iragan astean, mobilizazioak Gabonen osterako utziko zituztela iragarri zuten pilotuek, Sustapen Ministerioak iaz hartutako konpromezua ez duelako oraindik bete. Pilotuen lanaldien eta atsedenen inguruko arautegia argitaratzeko konpromezua hartu zuen Sustapen Ministerioak, SEPLA sindikatuak jakinarazi duenez.

Europako araudiaren arabera, urtero 2.000 lan ordu egin behar dituzte eta hegaldian 900 ordu bete behar dituzte. SEPLAk azaldu duenez, enpresa askok, interes ekonomikoak direla medio, lan ordu gehiago eskatzen dizkiete pilotuei, eta horrek "gehiegizko nekea" sortzen du langileengan.

Gaur sinatu duten akordioaren arabera, zirkularra zabalduko du Sustapen Ministerioak pilotuen baldintzekin. Hala ere sei hilabete emango ditu Gobernuak araudia egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea