Ekonomia -

Lehendakaritzan

AHT Gasteizera ekarriko duen elkarte publikoa sortu dute erakundeek

Lau erakundek parte hartuko dute erakundean. Trenbidea lurperatzeko lanak kudeatuko ditu elkarteak eta proiektuak 500 milioi euroko kostua izango du.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) trenbidea Gasteizen lurperatzeko lanak kudeatuko dituen elkartea sortu dute erakundeek gaur, ETBk jakitera eman duenez.

Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak erakunde guztien batasuna azpimarratu dute, 500 milioi euroko kostua izango duen egitasmoari aurre egiteko orduan.

Lehendakaritzan, Gasteizko Exekutiboak, Sustapen Ministerioak, Aldundiak eta Udalak elkartearen sorrera sinatu dute, Abiadura Handiko Trena EAEko hiriburura ekartzeko.

Proiektu horrekin trenbidea lurperatuko dute, eta dagoeneko egitasmoa martxan jarri dute.

Ekitaldian, Abiadura Handiko Trenarekin duten konpromisoa errepikatu dute erakundeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea