Ekonomia -
Txostena
2011n EAEko ekonomia % 1,36 haztea aurrez ikusi du Euskadiko Kutxak
Erakundeak uste du 2011n sortuko dela enplegua Euskadin, baina ez langabezia-tasak jaitsiera nabarmena izateko beste.
Erredakzioa
Euskadiko Kutxak aurrez ikusi du EAEko ekonomia % 0,24 haziko dela aurten, eta % 1,36 hurrengo urtean. Bere ustez, gainera, 2011n enplegua sortuko da Euskadin, baina ez langabezia-tasak jaitsiera nabarmena izateko beste. Dena den, "krisia bukatutzat" jo du Euskadin.
Datuok prentsaurrekoan ezagutarazi dituzte gaur Xabier Egibar Euskadiko Kutxako Negozio arduradunak eta Joseba Madariaga Ikerketa zuzendariak.
Joseba Madariagak egoera ekonomikoa aztertu du eta krisiaren hasiera gogoratu du; 2009 atzeraldi ekonomikoaren hasiera urtea izan zen: enpleguaren suntsiketa handia eman zen eta merkatuaren funtzionamendu "eskasa" agerian gelditu zen. Dena den, Euskadiren eta Nafarroaren egoera hobea izan dela azpimarratu du.
Madariagak adierazi du Euskadin "amaitu" egin dela krisia, baina oraindik ere zuhurtzia izan beharra dagoela, "zalantza" ugari baitaude.
Halaber, Nafarroa eta Estatuko hazkunde aurreikuspenak eman ditu Madariagak: 2010ean, % 1,15 eta % -0,22, hurrenez hurren, eta 2011n, % 1,52 eta % 0,94, hurrenez hurren.
Euskadiko Kutxak ez du bat-egiterik egiteko asmoaBestalde, erakundeko arduradunek aurreratu dute Euskadiko Kutxak ez duela bat-egiterik egiteko asmoa, eta euren proiektuekin aurrera segituko dutela.
BBKren eta Vital Kutxaren arteko balizko bat-egite hotzari dagokionez, "zentzuzkoa" iruditzen zaiela eta herrialdearentzat "ona" izan daitekeela esan dute.