Ekonomia -

Erreformen kontrako erantzuna

Sindikatuek greba orokorrarekin mehatxatu dute Zapatero

UGTk eta CCOOk milaka pertsona bildu dituzte hiriburu ezberdinetan Gobernuaren erreformen kontra protestatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkarik nagusiak urtarrilean greba orokorra egon daitekeela ohartarazi du Gobernuak erretirorako adina 67 urtera luzatzen badu.

Adierazpenhauek Puerta del Solen egin ditu Toxok, UGTk eta CCOOk Gobernuaren lanerreformen kontra egindako manifestazioaren amaieran.

Bestalde, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak Gobernuak erretirorako adina luzatzea "marra gorri"bat dela esan du. Marra horrek akordio bat lortzea oztopatzen du,Mendezen ustez, bai Parlamentuan eta bai elkarrizketa sozialarenarloan.

Madrilen, mManifestariek politikoei zuzendutakopankartak eraman dituzte, ''Zapatero y Mariano, los perros del hortelano'' eta ''ZP, afíliate al PP'' bezalakoak. Enpresariei zuzendutakoak ere izan dira: ''Zure etekina, nire krisia''.

Manifestazioa Bilbon

Milaka pertsona bildu ditu Bilbon UGTk eta CCOOk Zapateroren Gobernuaren erreforma ekonomiko eta sozialen aurka deitutako manifestazioak.

Bizkaiko hiriburuan ez ezik, Estatuko beste hainbat hirietan ere antzerako protestak izan dira. Bilbon Damaso Casado UGTko idazkari nagusia eta Unai Sordo, CCOOkoa egon dira. Manifestazioa ''La movilización continúa. Eskubideak berreskuratu. Estatu Soziala defendatu'' lelopean egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea