Ekonomia -

Justizia

Alemaniako Poliziak atxilotu egin du Audi konpainiako presidentea

Joan den astean Alemaniako justiziak 1.000 milioi euroko isuna jarri zion Volkswageneko diesel motorren gas isurketa manipulatu izana egotzita.

Rupert Stadler presidente de Audi.
Rupert Stadler presidente de Audi.
Rupert Stadler presidente de Audi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Poliziak Rupert Stadler Audi ibilgailu-enpresako presidentea atxilotu du, Volkswagenek jakitera eman duenez. Atxiloketa behin-behinekoa izango dela zehaztu dute iturriok.

Joan den astean Braunschweigeko Fiskaltzak 1.000 milioi euroko isuna jarri zion Stadlerri Volkswageneko diesel motorren gas isurketa manipulatu izana egotzita. Stadlerrek isuna onartu eta horren aurkako helegiterik ez duela jarriko iragarri zuen.

Alemaniako justiziaren arabera, 2007 eta 2015 bitartean arauak hautsi zituen Volkswagenek, eta AEBn eta Kanadan saldutako 10,7 milioi ibilgailuri legez kontrako softwarea jarri zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Alemania Iruzurrak bideoak Ekonomia Albisteak Volkswagen EAEko kutsadura gaur Epaiketak bideoak Automobilgintzari buruzko albisteak Enpresak