Ekonomia -

Negoziazioa

Egunero bilduko dira AENAko eta USCAko ordezkariak

Jaiegunetan izan ezik, egunero bilduko dute negoziazio mahaia AENAk eta kontrolatzaileen sindikatuak. ''Arazoa lehenbailehen konpontzea'' dute helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENAk eta USCAk egunero bilduko dute negoziazio-mahaia, aire-kontrolatzaileen lan-baldintzen ondorioz sortutako ''arazoak lehenbailehen konpontzeko''. Hori iragarri dute Espainiako Aireportu eta Airezko Nabigazioaren eta aire-kontrolatzaileen sindikatuko ordezkariek. Jaiegunetan izan ezik, egunero egingo dute batzarra, eta, bihartik aurrera, gainera, AENAko giza baliabideen ordezkariak eta sindikatuko kideak ere izango dira bilerotan.

 

AENAk jakitera eman dutenez, gaurko batzarrean egutegia zehaztea eta lan-hitzarmenaren sinaduraren inguruko negoziazioen hasiera-puntua zehaztea izan dituzte helburu.

USCA kontrolatzaileen sindikatuan, bestalde, pozik agertu dira bi alderdiek akordio bat lehenbailehen lortzeko gogoa agertu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia