Ekonomia -

Ia 4.200 milioi euro

Nafarroak 2011ko Aurrekontuak onartu ditu

Aurtengoak baino % 5 murritzagoak izango dira, eta PSNren laguntzarekin onartu ditu Sanzen Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteko aurrekontuak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak. Sanzen Gobernuak aurrera atera ditu 2011ko diru kontuak, laugarren urtez jarraian, PSNren laguntzarekin.

Aurtengoak baino % 5 murritzagoak izango dira, 4.188 milioi eurokoak. Gobernuak dio ez dela gizarte politikarik ukitu, eta ekonomía suspertzeko neurriak hartu dituela. Kontrakoa diote, ordea, sozialistek izan ezik, oposizioko gainerako taldeek, eta adibide gisa osasunaren pribatizaziorako urratsak salatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea