Ekonomia -

Energiaren prezioa

Gobernuak % 10 inguru garestituko du argindarraren prezioa, gaur

Ekonomia Gaietarako Batzordeak bilera egingo du eta nazioarteko merkatuetan energiaren kostua garestitu dela izan beharko du kontuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzordeak bilera egingo du gaur argindarraren prezioaren igoera zenbatekoa izango den erabakitzeko eta nazioarteko merkatuetan energiaren kostua garestitu dela izan beharko du kontuan.

Industria Ministerioak ez du igoera zenbatekoa izango den aurreratu nahi izan, baina % 10 ingurukoa izango dela aurreikusi dute Energiaren Batzorde Nazionalak eta sektoreko enpresek.

Erabiltzaile bakoitzak hiletero 4,25 euro gehiago, urteko 51,1 euro gehiago, ordaindu beharko ditu batez beste prezioaren igoera % 10ekoa bada. Dena dela, garestitzea txikiagoa izan daiteke, izan ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak dio Industriako iturriek igoera % 9koa izango dela esan diotela.

Erabiltzaile bakoitzak 0,14 euro gehiago ordainduko ditu batez beste egunero, 0,07 euro gehiago 3 kilowatt baino gutxiago kontratatuta dituzten 2 milioi erabiltzaileek, 0,29 euro gehiago 5 eta 10 kilowatt artean dituzten 6,24 milioi erabiltzaileek eta 0,12 euro gehiago 3 eta 5 kilowatt artean dituzten 14,8 milioi erabiltzaileek.

Bono soziala duten kontsumitzaileek (2,85 milioi inguru dira, baina 5 milioira iristea espero dute) ez dute igoerarik izango 2013a arte, Gobernuak iragan ostegunean onartu zuen Errege Dekretuan agertzen denez. Etxeko guztiak langabezian, pentsio minimoak jasotzen edo familia ugariak dituztenak sartzen dira talde horretan eta 3 kilowattetik behera dituzte kontratatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea