Ekonomia -
Epaia
Gorenak arrazoia eman die Izar enpresan aurre-erretiroa hartu zutenei
Horrela, 2007an zegozkiena baino % 2 gehiago kobratuko dute lan-erregulazioko expediente bidez erretiratutakoek, eta 2009an irabazitakoari kendutako % 1,2 eskatuko dute.
Erredakzioa
Epaitegi Gorenak arrazoia eman die lan-erregulazioko expediente bidez aurretik erretiratuei. Azaroaren 22ko epaiaren arabera, beraz, 2007an zegozkiena baino % 2 gehiago kobratuko dute.
Hori horrela, SEPIk, Izarrek eta sindikatuek orain dela sei urte adostutakoa bertan behera utzi du epaiak. Aurretik erretiratuek 2008an kobratutakoari % 0,6eko deskontua egin zieten eta hori bidegabetzat jo du Gorenak.
"Berrikuste hori egiteko hitzarmenean argi eta garbi jaso behar zen", azaldu du Gorenak. Espainian soldatak berrikusten direnean, urteko Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) aurreratua aintzat hartu eta igoera ezartzen da eta, kasu honetan, aurkako egin zuten, dirua kendu, alegia.
Epaiaren berri izan ostean, Espainiako Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuak langile horiek 2009an irabazitakoari kendu zieten % 1,2 eskatuko du.