Ekonomia -

Confebasken txostena

Euskadik 5.000 lanpostu berri sortuko ditu datorren urtean

Confebask patronalaren arabera, datorren urtean % 1,3ko hazkundea izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak % 1,3ko hazkundea izango du datorren urtean, Confebask patronalaren datuen arabera. Horrez gain, 2011an enplegua sortzen hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoa.

Dokumentuaren arabera, 2010ean % 0,2 hazi da BPG eta 10.000 lanpostu suntsitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

2011an egoera hobetu egingo da, baina errekuperazioa "moderatua, aldakorra eta zalantzaz betea" izango da, Lazpiurren hitzetan. Nazioarteko merkatuetan Espainiaren egoerak EAEko ekonomia baldintzatuko du.

Hala ere, Barne Produktu Gordinak % 1,3 egingo du gora eta 5.000 lanpostu berri sortuko dira Euskadin. Langabezia tasa % 9an kokatuko da, Confebasken arabera.

Gaurko agerraldian Jose Guillermo Zubiak bere azken ekitaldi publikoa egin du Confebaskeko idazkari nagusi moduan. Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak hartuko du bere tokia urtarrilean.

Bestalde, ETAk estortzio gutunak bidaltzen jarraitu duela berretsi du Miguel Lazpiurrek. Zentzu honetan, "bake prozesu batean estortzio gutunak" egotea ulertzen ez duela gaineratu du Confebaskeko presidenteak.

Horregatik, gutun horiek gaitzetsi egin ditu, eta gaiari buruz galdera gehiago ez ditu erantzun, "kanpaina doan egiten ari garelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea