Ekonomia -

Urteko balantzea

Arana (EB): 'Jaurlaritzak ez dauka egitasmo politikorik Euskadirako'

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzailearen ustez, 2010. urtea "txarra izan" da, krisi ekonomikoak EAEko hainbat familia "izorratzen jarraitzen duelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza "erabat geldirik" dagoela azpimarratu du gaur Ezker Batuak, "Euskadirako egitasmo politikorik ez daukalako". EBren ustez, Patxi Lopez lehendakariak "burua makurtu egiten du" Zapateroren Gobernuak iragarritako murrizketen aurrean.

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzailearen ustez, 2010. urtea "txarra izan" da, krisi ekonomikoak EAEko hainbat familia "izorratzen jarraitzen duelako". Urtearen balantzea egiteko agerraldia egin du gaur Bilbon Mikel Aranak.

"Aurreko urtean gertatu bezala, 2010ean ere krisiak euskaldunen bizitzak gogor kolpatu ditu, bereziki lanik gabe dauden 130.000 pertsonen bizitzak", gaineratu du.

Bere ustez, "egoera okerrenean dauden" pertsonei babes neurriak hartu beharrean, Jaurlaritzak "merkatuei keinuak" egiten dizkie. Horrez gain, Patxi Lopez lehendakaria "desagertua" dagoela gaineratu du Aranak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea