Ekonomia -

Hamarkadako 4. urte kaskarrena

Espainiako burtsak % 17 behera egin du 2010ean

Ibex 35ek % 1,23 behera egin du urteko azken saioan, eta 9.859 puntuko mailan kokatu da; dena den, abenduan % 6,38 gora egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak &' || 'amp; 17,4ko beherakadarekin itxi du 2010 urtea, hamarkadako laugarren urterik kaskarrena izan da; besteak beste, krisi ekonomikoa eta zorra dela eta.

Ibex 35ek % 1,23 behera egin du urteko azken saioan, eta 9.859 puntuko mailan kokatu da; dena den, abenduan % 6,38 gora egin du.

Burtsak borroka egin du 10.000 puntuko mailara heltzeko , baina inbertsoreek nahiago izan dute irabaziak jaso.

Halaber, Europako burtsek behera egin dute gaur: Parisek, % 1,05; Frankfurtek, % 1,16; eta Londresek, % 0,42.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea