Ekonomia -

Abenduko datuak

Prezioek gora egin dute tabakoaren garestitzearen ondorioz

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, inflazio harmonizatua zazpi hamarren igo zen aurreko hilabetean eta % 2,9an kokatu da 2010ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) harmonizatua zazpi hamarren igo zen abenduan eta % 2,9an itxi zuen 2010a, batez ere, tabakoaren zein erregaien eta lubrifikatzaileen garestitzearen ondorioz.

Hori da Espainiako Estatistika Institutuak aurreratu duen datua. KPI harmonizatuak prezioek izan duten eboluzioa erakusten du eta Eurostatek Europar Batasunean izan den inflazioa kalkulatzeko balio du.

KPI harmonizatuaren datua orientagarria da eta ez du zertan behin betiko datuarekin bat egin behar. Urtarrilaren 14an jakinaraziko dute behin betiko datua zein den eta bat eginez gero, prezioen sei hamarreko igoera ekarriko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea