Ekonomia -

Urtarrilaren 27

Sindikatu abertzaleek erroldatu egin dute greba orokorarren deialdia

Zentralek bat egiteko deia egin die herritarrei, pentsioen erreforma "onartezina"ren aurka protesta egin dezaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek erroldatu egin dute gaur goizean pentsioen erreforma "onartezina"ren aurka hilaren 27rako deitutako greba orokorra.

Sindikatuon iritziz, erreforma orain arte jazotako "eraso larriena" da, eta hortaz, bat egiteko dei egin die herritarrei, pentsioetan "murrizketarik" ez egitea exijitzeko.

Bost sindikatuetako ordezkariak Bilbora eta Iruñera joan dira gaur goizean, deialdia erroldatzeko.

Aldez aurretik, Mikel Novaz ELAko kideak adierazi du beharrezkoa dela "eraso larrien" aurrean mobilizatzea.

Horren ildotik, Beatriz Mantxueta LABko ordezkariak salatu du Gobernuak proposatutako erreforma "onartezina" dela, eta pentsioen sistema aldatzea ez dela beharrezkoa defendatu du, ez behintzat "proposatu bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea