Ekonomia -
Bizkaiko merkataritza
Patronalak eta sindikatuek negoziatzen jarraituko dute bihar
Sindikatuek greba deitu dute ostiralerako, hots, merkealdiaren lehen egunean, eta bileran akordioa lortzen saiatuko dira, lanuztea saihesteko.
Erredakzioa
Bizkaiko merkatarien patronalak eta sindikatuek negoziatzen jarraituko dute bihar, ostiralerako, hots, merkealdiaren lehen egunerako, deituta dagoen greba saihesteko helburuz.
Patronalak zehaztu duenez, gaur sei bilera egin dituzte, sektorean dauden sei lan hitzarmenak (elikagaiak, altzariak, arropa, metala, oinetakoak eta dendak) negoziatzeko, baina ez dute akordioa lortu. Dena dela, bihar negoziaketekin jarraitzea hitzartu dute.
Patronalak ziurtatu du "negoziatzen jarraitzeko asmoarekin" joango dela biharko grebara, eta "enpresen jarduerari eta lanpostuei eustea" lehentasun izanda.
Gaurko bilerak egitea abenduaren 23an erabaki zuten. Guztira 15.000 langile daude sektorean, Bizkaian.