Ekonomia -
Beherapenak martxoaren 31 arte
Merkealdia greba egiten hasi dute gaur Araban
Bizkaian ere deituta zegoen, baina azkenean bertan behera utzi dute. EAEko kontsumitzaileek 86 euro gastatuko dituzte batez beste.
Erredakzioa
Hasi egin da Euskadin neguko merkealdia. Martxoaren 31 arte, dendariek % 30 eta % 50 arteko beherapenak eskainiko dizkie kontsumitzaileei, krisia oztopo ez izatea helburu.
Gaurko Bizkaian deituta zegoen greba bertan behera utzi dute azkenean, baina ez Araban. Horrenbestez, lanuzteak egingo dituzte arropa saltzaileen sektorean. Zara eta H&' || 'amp;M dendetako langileek, adibidez, deialdiarekin bat egingo dutela iragarri dute.
Donostian duela aste batzuk hasi ziren hainbat dendatan beherapenak eskaintzen, eta beraz, ez da espero salmentak aurreko urtekoak baino handiagoak izatea.
Bilbon, baina, urteko emaitza irregularrak hobetzea espero dute, eta beherapenak % 50 artekoak izango dira.
Gasteizen % 30eko beherapenak eskainiko dituzte, baina % 50 edo % 70 artekoak ere izango dira leku batzuetan.
Orotara, EAEko kontsumitzaileek 86 euro gastatuko dituzte batez beste, hots, iaz baino % 6,5 gutxiago, Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Independenteen Federazioak (FUCI) aurrez ikusi duenez.
Espainia mailan, batez bestea 85 eurokoa izango da, eta, horrenbestez, Euskadi gehien kontsumituko den seigarren erkidegoa izango da. Gastu handiena Madrilen (96), Katalunian (95), Valentzian (90), Asturiasen (90) eta Kantabrian (88) izango dute, eta txikiena Kanariar Uharteetan eta Galizian (80 bi kasuetan).
Aipatu inkestaren arabera, kontsumitzaileen % 81ek arropa erosiko dute. % 7k baino ez dute iaz baino gehiago gastatuko.
Gehienen arabera (% 43), herritarrek erosteko ahalmen txikiagoa dutelako egingo dute gastu txikiagoa, eta % 36k esan dute aurreztu nahi dutelako gastatuko dutela gutxiago.